Zuzenean

Bigarren Kafea

«Antzerkiaren bidez integraziorako sorkuntza prozesu batzuk martxan jarri nahi ditugu»

Martxan da Teatrodix sormen ekimena, gai sozialak jorratzen dituen arte eszenikoetan zentratutako proiektu nafarra.

Audio_placeholder

«Antzerkiaren bidez integraziorako sorkuntza prozesu batzuk martxan jarri nahi ditugu»

Loading player...

Bere laugarren edizioa bete du aurten Teatrodix sormen ekimenak, gizarte eta komunitateko arte eszenikoen jaialdiak. Talde ahulenen ahotsa kulturara eraman eta bertara sarbidea erraztea du helburu, eta sareak sortzea, elkarrizketak eta topaketak ahalbidetzeko. Mikel Artxanko da jaialdiaren zuzendaria, eta gaur gurean izan dugu ekimenari buruz hizketan.

Hainbat kultur kudeatzaileek Iruñeako etorkinekin lan egiten zuten gizarte elkarteekin bat egin zuten gai sozial batzuk artera eramatekotan. Arte eszenikoen bitartez integrazioa hobetzea zuen helburu hasieratik ekimenak.

«Urtetik urtera handitzen joan gara» argitu digu Artxankok. «Handitzen joan gara geografikoki. Iruñean hasi ginen, Nafarroara zabaldu ginen iaz eta aurten Euroeskualdeko laguntzarekin gehiago zabaltzea lortu dugu. Sare handia egin dugu, asteburu honetan Hendaian izan gara eta azaroan Bilbora joango gara», azaldu digu jaialdiko zuzendariak. 

Antzezlan hauetan parte-hartzaileek ez dute inongo aurretiko esperientziarik behar, eta hautu horrek ate asko ireki dizkie profil ezberdin askori. Bi bloketan banatu daitezke antolatutako mintegiak: motzagoak direnak,eta  2025eko udaberriraino luzatuko diren bi laborategi.

Maialen Diaz-ek zuzendutako ‘Esas canciones que viajan conmigo’ eta Marco Canale argentinarrak zuzendutako ‘La velocidad de la luz’ dira bi laborategi nagusiak. Lehenengoan gazte etorkinak dira protagonista. «Hemen, antzerkiaren bidez antzezlan bat sortzen da hasieratik, eta sorreratik antzezlan komunitarioa da». Bigarren mintegian pertsona helduekin egiten da lanketa, 65 urtetik gorakoekin. «Oraindik ez da hasi baina bertan bilatuko dena da Iruñeko edo Nafarroako pertsona ezberdinak elkartzea, haien abesti kuttunak bilatu eta hortik antzezlana sortuko dute».

 

Jaurlaritza Logoa