Zuzenean

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Azken 20-30 urteetan erran dezakegu ustiategi txikienak gutxituz doazela»

Abeltzaintzari dagokionez Nafarroa eta gainontzeko euskal lurraldeen artean ezberdintasunak egon arren, bada errepikatzen den paradigma bat; ustiategi txikienak ixten diren bezala, areagotzen ari dira kutsakorrenak diren ustiategi handiagoak, Greenpeaceko Lorea Floresek dionez.

Audio_placeholder

«Azken 20-30 urteetan erran dezakegu ustiategi txikienak gutxituz doazela»

Loading player...
Caparrosoko behien makroetxaldea 2021eko artxibo irudi batean.
Caparrosoko behien makroetxaldea 2021eko artxibo irudi batean. (Gorka Rubio | Foku)

Haragi eta esneki ekoizle handiek atmosferara isurtzen duten metano kopurua, petrolioa eta gasa ekoizten duten enpresen isurketekin alderatu daitezke, Greenpeace erakunde ekologistak egindako ikerketa baten arabera. Greenpeacek, elikagaien ekoizpena eta dieta aldatzearen alde agertu da, tokikoa eta jasangarria dena lehenesteko.

Baina zein egoeran dago afera honen aurrean Euskal Herria? «Azken 20-30 urteetan erran dezakegu ustiategi txikienak gutxituz doazela», azaldu dio Naiz Irratiari Lorea Flores Greenpeace erakundeko Hego Euskal Herriko arduradunak. Floresek ohartarazi duenez, azken urteetan arreta bereganatu duena Caparroson Valle de Odieta enpresak duen behi makroetxaldea (7200 abere edukitzeko baimena) den arren, eredu industrialeko txerri ustiategietan jarri du fokua, «ia ia astero» berriak irekitzen direlako.

Izan ere, Hego Euskal Herriko lurraldeei begira, ezberdina da egoera eta Nafarroako hegoaldean ematen ari da egoera kezkagarriena. Metano isuriei helduta, Greenpeaceko ordezkariak dionez, «egia da justu erkidego autonomo honetan (Euskal Autonomia Erkidegoan), nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren portzentajea ez dela handia. Nafarroan, portzentajea handiagoa da eta datuek hori erakusten dute. Kasu honetan %22raino igotzen da eragina eta noski isuri hauek gero eta handiagoak dira prozesu industrializatuetan».

Jaurlaritza Logoa