Zuzenean

Urrian XX. mendearen bigarren erdian Estatu Batuetan bizitako eskubide zibilen aldeko mugimenduan zentratuko gara.
Urriaren 12ko saioan borroka hartan funtsezko izan ziren protesta-kantu esanguratsuen inguruan hitz eginen dugu.
Abesti hauek ez ziren soilik musika; borroka, erresistentzia eta askatasunaren aldeko aldarri bihurtu ziren. Kantu bakoitzak bere historia du, eta gaur horietako batzuk adituko ditugu, haien mezua ulertzeko eta Eskubide Zibilen Mugimenduaren izpirituari nola lagundu zioten ulertzeko.