Zuzenean

Aimar Erkiaga

Emakumeak eta animazioa protagonista, aste honetako zine gomendioetan

Bi animazio proposamen eta emakumeak protagonista diren beste bi film aste honetako Bideokluba saioko gomendio zerrendan. Oraindik ere, Zinemaldi usainarekin jarraitzen dugu.

Audio_placeholder

Emakumeak eta animazioa protagonista, aste honetako zine gomendioetan

Loading player...
substance filmeko fotograma bat
substance filmeko fotograma bat (substance)

La substancia

Bueltan da pantaila handira Demi Moore aktorea, bera da La substancia filmeko protagonista nagusia Margaren Qualleyrekin batera. Biak haragitzen dute pertsona bera, beti gazte eta lirain egon nahi duen emakumea.

Izan ere, Elisabeth Sparklek 50 urte bete ditu, ezaguna da telebista programa bat duelako, baina zaharregia dela aitzakiatzat jarrita, nagusiak kalera bota du. Baina Sparklek bilatu du soluzio bat, merkatu beltzean substantzia bitxi bat erosi du.  Sustantzia horren dosiak gaztetasuna itzuliko dio protagonistari, baina soilik  aste baterako. Gero berriro bueltatuko da bere bertsio originalera. Aste bat gazte, aste bat zahar, hori izango da substantziak ekarriko duen ondorioa.

Aurrera jarraitu aurretik ohar garrantzitsu bat: hau ez da publiko guztientzako pelikula bat. Filmean odol asko dago, eta goreak izan daitezkeen irudiak.

 

Robot salvaje

Donostiako Zinemaldi usainarekin jarraituko dugu. Beste Perla bat, 'Robot salvaje' animazio filma. Hauxe da Dreamworks-en azken super produkzioa.

Tifoi baten ondorioz, animali artera helduko da errobot bat da pelikulako protagonista. Gizakirik gabeko paradisu natural batean bizi beharko du errobotak, eta bertakoetaz ikasi.

En el lugar de la otra, (Netflix)

Donostiako zinemaldian estreinatu eta gero, eta zine aretoetatik pasa gabe, iritsi da Maite Alberdi txiletarraren El lugar de la otra filma Netflix plataformara.  



50. hamarkadako Txilen girotuta,  benetan gertatutako istorio bat kontatuko digu film honek. María Carolina Geel idazleak bere senarra hil zuen momentura jo eta ondorengoko epaiketan murgilduko da ikuslea. Horrela, epailearen idazkariak planteatuko dituen hausnarketa feministak izango dira filmaren oinarri.

Kritika gazi gozoak izan ditu filmak. Baina  nire iritziz,  planteamenduak, eta, batez ere, Alberdiren irakurketa feministak oso itsura interesgarria du.

 

No se admiten perros, ni italianos (Filmin)
ANNECYKO animazio jaialdi ospetsuan epaimahaialen aipamen berezia izan zuen. Zinemaren Europaren sarietan saritua izan zen eta Frantziako Cesar sarietan izendatua egon zen animazio sailean.    No se admiten ni perros ni italianos fima, FILIMIN plataformara iritsi berri da.
Plastinarekin egindako animazioaren bidez, XX. mende hasierara eramango gaitu film honek, Italia iparraldera zehazki.  Bertan bizi den familia batek,  momentuko egoera sozio politikoaren ondorioz, Alpeak gurutzatuko ditu.

 

Jaurlaritza Logoa