Zuzenean
«Nire ametsetako bat beti izan da Tolosan zerbait handia antolatzea»
Irene Caminos trial txirrindulari tolosarrak bihar izango du azken dantza bere herrian bertan. Ibilbide luze eta oparo bati amaiera emateko unea iritsi dela iritzi dio, eta agur honetarako bazuen aspalditik buruan ideiarik: «Nire ametsetako bat beti izan da Tolosan zerbait handia antolatzea».
«Nire ametsetako bat beti izan da Tolosan zerbait handia antolatzea»
Azken saltoa emango du bihar Tolosako Euskal Herria plazan Irene Caminos trial txirrindulariak. Ia bizitza osoko ibilbide oparo bati amaiera dotorea eman nahi dio tolosarrak bere herrian. «Nire ametsetako bat beti izan da Tolosan zerbait handia antolatzea», azaldu du. Bideak Bike Eskolak, Caminosen eskolak, antolatu du larunbat arratsalderako trail ikuskizuna, arratsaldeko 16:30etan abiatuko dena. Besteak beste, mundu mailan txapeldunak izan diren pilotuak espero dira bertan, Caminosek 13 urteko ibilbide honetan zehar bidelagun izan dituenak.