

Zuzenean 19:00h - 20:15h
Haria 3
20:15h - 23:00h
Reala - Real Madrid
23:00h - 00:00h
Global Musik

Metalaren maitaleak diren bost gaztek osatzen dute Nunk. Ion Garate (bateria), Unai Garcia (baxua), Aitor Azkolain (gitarra), Aitor Amonarriz (gitarra) eta Unax Larreta (ahotsa) dira taldekideak eta haiek dioten moduan, «metalcore modernoaren eraginek bere soinuari dimentsio emozionala ematen dioten, pasarte melodikoekin topo eginez».
Zazpi pista dituen EPa kaleratu dute, intro bat eta sei abesti, denak ingelesez, «nahiz eta etorkizunean ez diogun uko egiten euskaraz sortzeari». Entzun dutenari jarraika etorri den erabakia, beraz. Orain, gainera, NAIZ Irratiko ‘Beste bat’ saioetan izango da haien nondik norakoak hobeto ezagutzeko aukera, urrian lau saio egingo baitituzte.
Soinua bilatzen eta zaintzen denbora bat pasa eta hori bikain landu asmoz izan ziren Haritz Harreguy usurbildarraren estudioan diskoa osatzeko. Abesti gitarreroak, abiadurarekin eta dinamikekin jolasean ibili direnak eta ahots apurtua eta melodikotasunaren arteko orekan landuak.
Zuzenekoetara eramango dute orain beren lana eta datozen emanaldiak urriaren 19an, Villabonako Hellbona jaialdian, eta, abenduaren 7an, Trintxerpeko Mogambo aretoan izango dira. Gehiago ere iragarriko dituzte beren sareetan.
Bitartean entzun goiko aldean dagoen MusikHaria saioan diskoari buruz aritu zirenekoa.
«Begiratua izatea gustatzen zait, baina bestearengan hausnarketa bat eragiteko»
«Etxera itzultzea zerbait garrantzitsua zen niretzat»
«Barrera psikologiko potentea izan da niretzat bertan parte hartzea»
«Txapelketa zaila izan da, baina ilusioa eta gogoa ez dira falta izan»
