Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Elkarrizketa
Alaitz Epelde
Azpeitiko ikastola

«Etekin ekonomikoa herriko eragile guztiekin proiektu bateratu bat garatzeko izango da»

Igandean dute festa eguna Gipuzkoako ikastolek, Azpeitian da aurtengo hitzordua. Euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza ditu ardatz eta etekin ekonomikoa oinarri horien inguruko proiektu bateratu bat sustatzeko baliatuko du ikastolak. 

Audio_placeholder

«Etekin ekonomikoa herriko eragile guztiekin proiektu bateratu bat garatzeko izango da»

Loading player...
Kilometroak Ibarran, orain bi urte
Kilometroak Ibarran, orain bi urte (Gorka Rubio | FOKU)

Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta Gipuzkoako ikastolen festarako. Aurten Azpeitian izango da, bertako ikastolak antolatuta eta Izpi Izpi lelopean. Alaitz Epelde antolaketa lanetan dabil.

Zeintzuk izango dira igande honetako Kilometroak festaren oinarriak eta ardatzak?
Hiru ardatz izango dira oinarriak. Alde batetik euskara, beste aldetik, kulturartekotasun eta aniztasuna, eta azkenik, herrigintza.

Ikastolek dituzten beharrak bultzatuta antolatzen da festa. Zeintzuk dira Azpeitiko
ikastolak dauzkadan beharrak?
Guk urte guzti hau pasatu eta gero, eta Azpeitiko eragile desberdinekin lanean jardun eta gero, erabaki duguna da hemen lortzen dugun etekin ekonomiko horrekin herriko eragile guztiekin batera proiektu bat aurrera ateratzea. Oraindik definitu gabe daukagu proiektu hori zein izango den baina helburua da gure ardatzekin lotuta dauden eragile hauekin proiektu eder bat aurrera ateratzea.

Hezkuntza zentroari dagokionez, gaur egun zenbat ikasle daude ikastolan?
Ba zazpiehun bat ikasle daude gaur egunean.

Antolaketa lanak auzolanean burutu dituzue?
Bai, bai, hori da. Hasiera-hasieratik lantalde desberdinak sortu genituen, hasiera hartan jende kopuru gutxirekin lehen bilera batzuk egiteko eta gaur egunean 1000 lagun inguruko boluntario sare bat osatzea lortu 
dugu. Bertan. Gure ikastolako komunitateko boluntarioez aparte, beste ikastoletatik ere badira boluntarioak eta, nola ez, Azpeitian bertan beste ikastetxe batzuetakoak ere bai. Pozik gaude erantzun horrekin. 


Egitarauari begira, zer nabarmendu dezakegu?
Lau gune antolatu ditugu. Ez dugu zirkuitu itxi bat egin, baina lau gunetan banatu dugu gure egitarau osoa. Lehen gunea herriko plazan edukiko dugu eta bertan goizetik izango dira bertsolariak, herri kirolak, mutxikoak, dantza, erromeria... Eguerdi aldean Imuntzo eta Beloki eta gero arratsaldean La Basuren kontzertua.

Bigarren gunea Esklabatan izango da, gure ikastolaren aldamenean. Hemen hamaiketan hasita, ‘izpiz izpi’ jolasak eta karaokea edukiko ditugu. Gero Iagomago eta Julen magoaren tartea izango da eta skate erakustaldi bat ere izango da. Ondoren Deñeren kontzertua eta bukatzeko Goazen.

Hirugarrengo gunea ikastolan edukiko dugu. Hemen 10etan irekiera ekitaldia izango da eta. ireki, 
irekiera ekitaldia egongo. Ondoren Skapaie elektrotxarangaren kontzertua izango da, aurten Kilometrotako kantua egin dutenak dira.

Antzerkia ere izango da eta ondoren kontzertuak bata bestearen atzetik: Leherkaitz, Ukabil, Tapia eta Leturia eta Janus Lester.

Laugarren gunea Loiolan izango da, Basilika aurre horretan. Erronka izango da 11.00tan eta ondoren kontzertuak: Ro, Eraldatzen, Trini Fox eta Urtz. Hortaz gain Izpiz izpi jolasak, zirku tailerra, artisau azoka...

Egunean zehar kaleko animazio ezberdinak izango dira gune denetan banatuta.

Bertaratu nahi dutenentzat ohar berezirik?
Garraio publikoa erabiltzea. Baina, hala ere, egokitu ditugu aparkalekuak. Azkoitia aldetik datozenentzat bai Munategin eta bai Txerloian aparkatzeko aukera egongo da eta autobusak egongo dira Loiolara gerturatzeko. Beste aldetik Zestoatik edo Tolosatik datozenentzat, Landetako industriagunean egokitutako aparkalekuak egongo dira.

Jaurlaritza Logoa