Zuzenean 23:00h - 00:00h
Reggae Fever
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
02:00h - 03:00h
Bideokluba

Alberdania etxearekin kaleratu berri du Hasier Larretxeak 'Idaztea atzera zenbatzen ikastea da' saiakera-poetiko autobiografikoa. Bertan egun Madrilen bizi den idazle arraioztarrak egungo bizipenak eta haur eta gaztarokoak dotoreziaz eta sentikortasunez harilkatzen ditu, irakurlearen barrenak leuntasunez astinduz.
Landa-eremuko bizimodua, Hiriko gentrifikazioa, aitarekiko harremana, maskulinitate eremuak, ama eta familiako emakumeengan topatutako konfort eremua, gazte garaiko argi-ilunak, homosexualitatea edota norbere gorputzaren onarpena bezalako gaietan sakontzera gonbidatzen du Larretxeak, bere bizipenen kontaketatik abiatuta.
Paraleloan saioan izan dugu solaskide, bere libuaren soinu-banda lagun.