Zuzenean
Ehunka herritar bildu ziren iragan ostegunean, hilaren 19an, Berrizen egindako manifestazio batean, Durangaldeko Osasun Publikoaren Aldeko Plataformaren babesarekin Berrizen eta Zaldibarren familiako medikuen falta salatzeko eta Osakidetzari konponbide bat eskatzeko.
Manifestazio horretan parte hartu zuen, besteak beste, Mireia Saiz Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kideak, eta harekin izateko aukera izan dugu NAIZ Irratian.


