Zuzenean
Egun 4,2 milioi eusko daude zirkulazioan, eta bere bereizgarriak euroa – euskoa aldaketak egiten direneko komisioak dira. Profesionalen kasuan %5a aplikatzen da. Nicolas Blainek azaldu du gida baliagarria izan daitekeela, profesionalek beste hornitzaileak bilatu eta transakzio ekonomikoak euskotan egiteko.
Ohiko erabiltzailearen kasuan, eusko bihurtzen den euro bakoitzaren %3a erabiltzaileak hautatutako elkarte bati ematen zaio dohaintzan. Eusko Moneta elkarteko koordinatzaileak euroa euskoa aldaketa nola egiten den azaldu du.
Ipar Euskal Herriko hainbat administrazio eta Herriko Etxeetan zerbitzuak euskoarekin ordaintzeko aukera dago. Hauetan zabalpen prozesuan dago euskoa eta garraioa edo alokairuen ordainketara eraman nahi dute tokiko moneta.
Etorkizunean euskoa mugaz gaindikoa izatea nahi dute Euskal Moneta elkartean. Horretarako, lanpostu berri bat sortu dute, eta harremanetan daude Baztango eta Oarsoaldeko pertsonekin.