Zuzenean

Oinatz Aizpuru

Euren jardunean aztarna solidarioa uzten dutenak ezagutzeko bidea

Gipuzkoako hirugarren sektorea saretu, elikatu eta haien beharrak asetzen ditu Gipuzkoa Kutxa Solidarioak. Elkartasuna, bolondresak, ekintza, natura, sarea... hitz askorekin lotu genezake egiten dutena. Aztarna Solidarioa tartean sare horren parte diren 200dik gora elkarteren ahotsa ekarriko dugu.

Audio_placeholder

Euren jardunean aztarna solidarioa uzten dutenak ezagutzeko bidea

Loading player...
Elena Rosales eta Jon Ander Galarraga Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, Aztarna Solidarioak irratsaioan
Elena Rosales eta Jon Ander Galarraga Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, Aztarna Solidarioak irratsaioan (Naiz Irratia)

Elena Rosales eta Jon Ander Galarraga Gipuzkoa Kutxa Solidarioa elkarteko lagunek aurkeztu dute atal honen zeregina. Gipuzkoan, hirugarren sektorean dauden 200dik gora elkarte saretuta daude, eta haiei lagundu eta ahotsa ematea dute xede. Horregatik, ostiralero elkarte horietako bat ezagutzeko aukera izango da Bigarren Haria magazinean, arratsaldeko 14:10ean.

Kutxa Fundazioak 2011n, hirugarren sektore sozialean zegoen gabezia gainditzeko asmoz sortu zuen Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, batez ere tresna digitalak eta komunikazioa kudeatzeko. Plataforma bat zen, elkarteek izena eman eta euren ekimenen berri emateko komunikazio kanala. Ondoren, urteen poderioz, behar gehiago sortu eta haiei erantzuten hasi ziren. Elkarteen indartze prozesuan lanketa ezberdinak dituzte: hazia piztu eta elkartea sortzen denean, antolakuntzan edota behar dituzten espazio guztietan laguntzen dute.

Orain, aktibazio horren baitan, begirada luzeagoarekin ingurumenak izango dituen erronketan sartu dira. Txiki zein haundi, denek behar dute euren espazioa herritarrei zertan ari diren erakusteko. Helburu hori betetzera dator Aztarna Solidarioa. Astero, elkarte horietako batek izango du mikrofonoa zabalik behar dutena kontatu eta entzuteko. Ondoren, 224 elkarte hauen agendari errepasoa emango diogu.

 

Jaurlaritza Logoa