Zuzenean

Zuriñe Iglesias
Kazetaria, kirol informazioan espezializatua / Periodista, especializada en información deportiva

Bi ligetako oilarrak garaitu dituzte Zarauzko Ikurrineko bigarren jardunaldian

Donostiarrak Zarauzko Ikurrina astindu du, bigarren jardunaldian Urdaibairi zazpi segundo aterata. Tolosaldeak igandeko estropadan "Lugañene"-ri irabazi arren, ez du lortu banderarik astintzea. Igor Makazaga Donostiarrako entrenatzailearekin eta Ane Zelaia Tolosaldeko arraunlariarekin aritu gara.

Audio_placeholder

Bi ligetako oilarrak garaitu dituzte Zarauzko Ikurrineko bigarren jardunaldian

Loading player...
Arkaitz Diaz Donostiarrako patroia Zarauzko Ikurrina astintzen, arraunlariak aurrean dituela.
Arkaitz Diaz Donostiarrako patroia Zarauzko Ikurrina astintzen, arraunlariak aurrean dituela. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Amaitu da Euskotren Liga: Arraun Lagunakek irabazi du bigarrenez jarraian garaikurra. Historia egin du Juan Mari Etxabek prestatutako eskifaiak ligako hamabost banderak astinduta. Nagusitasun handia erakutsi du ‘Lugañenek’ eta ez du apurrik utzi gainerako traineruentzat.

Arraun Lagunakeko arraunlariek hartu zituzten asteburuko lerroburu guztiak, baina ‘Lugañene’z gain, asteburuan beste bi traineruk ere zeresana eman zuten. Horiek dira Donostiarra eta Tolosaldea.

Arkaitz Diaz patroi, "Torrekua II" ontziak Zarauzko Ikurrina irabazi zuen, bigarren jardunaldian Bermeo gailenduta. Sasoiko lehen bandera eskuratu dute donostiarrek. 

Euskotren Ligan, berriz, Lugañenek irabazi bazuen ere Zarauzko Ikurrina, ez du lortu ligako 16 estropadak irabaztea. Azkenekoan Tolosaldea gailendu zitzaion. Lehen garaipena du klubak urrezko mailan. Bandera astintzeko momentua, baina, ez zaie iritsi oraindik. Berandu baino lehen helduko zaie saria arraunlariei, bigarren postuan amaitu baitute liga.

Igor Makazaga (1972, Pasaia) Donostiarrako entrenatzailearekin eta Ane Zelaia (2003, Belauntza) Tolosaldeko arraunlariarekin hitz egin dugu.

 

 

Jaurlaritza Logoa