Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Euskara atzerriko ikasketetan

Izan   daiteke euskara ikastea erakargarria atzerrian? Galdera hau erantzutera etorri da Mikel Babiano Lopez de Sabando hizkuntza irakaslearengana.

Audio_placeholder

Euskara atzerriko ikasketetan

Loading player...
Mikel Babiano Lopez de Sabando
Mikel Babiano Lopez de Sabando (NAIZ Irratia)

Harridura sor badezake ere bada atzerrian bizi eta euskara ikasteko hautua egiten duenik . Sarri,  euskal jatorria duten edo euskal diasporan integratuta dauden pertsonak izaten dira, eta Euskal Etxeetan ikasten dute. Baina badira  euskara ikasteko aukera eskaintzen duten unibertsitate eta eskola andana munduan, eta jakin badakigu, Japonian, Australian, Georgian ala Alemanian euskara ikasi duten pertsonak badaudela, aurretik hizkuntzarekin harremanik eduki gabe eta Euskal Herria inoiz bisitatu gabe.

Gure hizkuntzarekiko interes hau profil honetako pertsonengaz nola piztu? Nola  egin euskararen irakaskuntza erakargarri atzerriko hizkuntza bezala? Erantzunaren bila, Mikel Babiano Lopez de Sabandorengana jo dugu eta zenbait zalantza argitu dizkigu.

Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatua, literaturaren, hizkuntza irakaskuntzaren eta euskal filologiaren inguruko zenbait master egindakoa. Hizkuntza irakasle eta itzultzaile lanetan egin du bere ibilbidea batik bat Mikel Babianok.

Hizkuntzaren ikasketa prozesuari denbora dezente eskainitakoa, euskara eta gaztelaniaz gain, Ingelesa, Alemana, Errusiera, Frantsesa, Katalana, Zeinu hizkuntza, Italiera ikasi ditu. Baina gehien sakondu dituen hizkuntzak Alemana eta Errusiera izan dira. Hala ere, hauek ikasteko helburuak ez dira berberak izan.
Errusiera eta Alemana, ikuspegi indibidual batetik berarentzat ikasi bazituen ere, argi du besteentzat ere ikasi zituela neurri handi batean. Jendea ezagutze horretan zubi lan handia egiten dute hizkuntzek eta hizkuntza ikasiz eta hizkuntzan murgilduz, zubiak eraiki ditzakezu beste herri, pentsamolde eta pertsona batzuk ezagutzeko. Jendeak errusiera ikasi izana eskertu diola ere aitortu du.
Ikasi bai, baina baita irakasi ere, Ingelesa, Alemana eta Euskara eman izan ditu atzerriko hizkuntza moduan, azken hau atzerrian eman baitu. Euskara atzerrian ikasteko aukerak nahikoa mugatuak dira, baina Euskal Herrian badugu Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kultura atzerrian zabaltzeaz arduratzen den institutua. Institutu honek lotura du hainbat unibertsitaterekin eta horrek ahalbidetzen du unibertsitate horietan euskara irakatsi eta ikastea. Horri esker, Mikelek Berlinen, Frankfurten eta Nurenbergen euskara irakasteko aukera izan zuen.

Bera irakasle eta alemaniarrak ikasle. Euskara ikasi nahi izan dutenen artean, euskararekiko interes berezia izan dute ia guztiek, baina Mikelek azaldu digu ez dagoela profil bakar bat. Etxepare Institutua sortu aurretik ere Nurembergeko Arten Gaztelania irakasle lanetan ari zela, proposamena bota zuen. Erantzuna aparta izan zen.
Ikasle gehienejk gure hizkuntzarekiko oso ikuspegi erromantikoa izan ohi dute, eta hain zuzen ere hizkuntza bizi eta moderno bat dela ikusteak sortzen du Babianoren hitzetan hauengan harridura gehien.

Jaurlaritza Logoa