Zuzenean

Zuriñe Iglesias
Kazetaria, kirol informazioan espezializatua / Periodista, especializada en información deportiva

Hondarribiaren lehen bandera Eusko Label Ligan, eta Arraun Lagunakek, azken kolpea eman dezake

Mikel Orbañanos (Orio, 1973) Hondarribiko entrenatzaileak adierazi du «nahiz eta ez irabazi, saiatu behar dutela hori ez bihurtzen eguneroko lanean zerbait txarra». "Lugañene" traineruak asteburu honetan irabaz dezake Euskotren Liga. Maider Bereau (Baiona, 1989) taldeko arraunlariarekin aritu gara.

Audio_placeholder

Hondarribiaren lehen bandera Eusko Label Ligan, eta Arraun Lagunakek, azken kolpea eman dezake

Loading player...
Mikel Orbañanos Hondarriko prestatzailea
Mikel Orbañanos Hondarriko prestatzailea (Iñigo URIZ | FOKU)

Joan den igandean lortu zuen "Ama Guadalupeko" ontziak Eusko Label Ligako lehen bandera astintzea, non eta Orion. Mikel Orbañanos (Orio, 1973) Hondarribiko entrenatzaileak adierazi du garaipenak balio diela egiten ari diren lanean «sinesteko». Oriotarrari galdetuta ea denboraldi zaila izaten ari den, erantzun du zaila baino gehiago, sortzen zaizkien «ziurtasun ezak, eta zalantzak» daudela. Ziurgabetasuna ondo darama prestatzaileak; arraunlariek, ordea, «nahiago dute emaitza hobeagoekin ibili». Larunbat honetan etxean egingo dute arraun.

Maider Bereau Arraun Lagunakeko arraunlaria (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Arraun Lagunakek, berriz, Euskotren Liga irabaz dezake asteburu honetan. 23 puntuko abantaila du Tolosaldearekiko, eta azken lau estropaden faltan, Zarauzko Ikurriñaren aurretik, azken kolpea eman dezake "Lugañene" traineruak. Maider Bereau (Baiona, 1989) taldeko arraunlariak adierazi du berak ez duela «pentsatu ere egin». Osatzen ari diren denboraldiaz aritu gara.

Jaurlaritza Logoa