Zuzenean
Liburu zerrendak beti dira oso erabilgarriak zer irakurri ez dakiten horientzako. Zerrendak osatzea baina, badu bere zera. Gaur egun, Arrasateko liburutegiko zuzendaria da Asun Agiriano Altuna, Galtzagorri elkarteko Lehendakari izan zen hainbat urtez, eta GARA egunkarian ere aritu da liburu proposamenak egiten. Gurera gonbidatu dugu liburu-zerrenden mundu zabalaz solasteko.
Galtzagorri elkarteak baditu hainbat liburu zerrenda, baina kuttunena ezbairik gabe ‘Ezinbestekoak’ zerrenda da. Duela 15 urte sortu zen zerrenda hau, EZINBESTEKOAK izena duen sail honen barruan euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren historian argitaratu diren 50 liburu ezinbestekoen zerrenda paratzeko konpromiso zail eta arriskutsua hartu du Galtzagorrik. Urtero zerrenda hori egingo duen aditu batek hartzen du ardura, aurten Manu Lopez Gaseni itzultzaileak egin du berea. Zerrenda honen inguruan eta beste liburu-zerrenda eta giden inguruan aritu gara uda honetan oso erabilgarri egingo zaizkizuelakoan.