Zuzenean

Arraunaren olatura igo dira berriro ere

Laiene Izagirre (2003, Gaintza) Tolosaldeko patroia, eta Iñigo Larrinaga (1985, Ondarroa) Oriokoa joan den urtarrilean erabaki zuten arraunean hasiko zirela berriro ere. Barnealdekoek eta kostaldekoek aldarte onean hasi dute liga. Tolosaldea bigarren da, eta Orio, berriz, laugarren.

Audio_placeholder

Arraunaren olatura igo dira berriro ere

Loading player...
Iñigo Larrinaga Orioko patroia.
Iñigo Larrinaga Orioko patroia. (Oskar Matxin EDESA)

Joan den urtarrilean igo ziren berriro ere arraunaren olatura Laiene Izagirre Tolosaldeko patroia, eta Iñigo Larrinaga (1985, Ondarroa) Oriokoa. Barneladekoak hiru urte lehorrean egin ostean, berriro ere klub bereko ontziaren popara bueltatu da. Kostaldekoa, berriz, 25 urte baino gehiago bere herriko traineruan lemazain aritu ostean, eta Kontxaren aurretik arrauna utziko zuela iragarri ondoren, azkenerako arraunaren gurpil zoroari eutsi, eta elastikoz aldatu du.

Tolosaldeak eta Oriok aldarte onean hasi dute liga. Ramon Erostarberen taldea bigarren postuan da Euskotren Ligan. Bost puntura du Arraun Lagunak, eta bi ateratzen dizkio Oriori. Mikel Arostegiren taldea, berriz, Euskadiko Txapelketatik kanpo geratu arren, ondo ekin dio Eusko Label Ligari. Joan den asteburuan ohorezko txandan egin zuten arraun, eta laugarren postuan dira sailkapenean.

Laiene Izagirre Tolosaldeko patroia Betelun lan egiten duen garajean (Gotzon ARANBURU | FOKU)

 

Jaurlaritza Logoa