Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Telmo Trenor

‘∫ateliteak’ 200 saio bete ditu

∫ateliteak 5x34. 200. saiora iritsi gara eta mahaiaren bueltan, lagun ugarirekin,  ospatu dugu zenbaki borobila.

Audio_placeholder

‘∫ateliteak’ 200 saio bete ditu

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
200 saio bete ditu ‘∫ateliteak’
200 saio bete ditu ‘∫ateliteak’ (∫ateliteak)

200. saioarekin, iritsi da ∫atelitea bere bostgarren orbitaldiaren amaierara. Urte aberasgarria benetan, musika eta artista ugari ezagutu ditugu eta era guztietako musika elektronikoak eta musika ezberdinak jarri eta entzuteko tartea hartu dugu astero.

Azken saio honetan ordea, efemeride esanguratsuetan egin ohi dugun moduan, artista, dj, irratilari, programatzaile eta beste zenbait pertsonairekin elkartu gara tertulia interesgarria osatuz. Alai, Ari!, Ke Lepo, Unai Bellamy eta Balza hurbildu zaizkigu ∫ateliteko mahaingurura, eta LaMiaMari, Darko Egiluz, Ines eta Bego Aldalurrek ere egin dituzte ekarpenak besteak beste.

Adimen artifiziala, birtuosismo musikala, edit txungoak, synca, gabberra, diggina, musika kontsumitzeko era berriak, sare sozialak, esperimentazioa...
Meloi ezberdinak zabalduz pasa dugu arratsaldea.

Udarako geldialdiaren ostean itzuliko gara indarberriturik. Artean betikoa: ondo bizi, asko zaindu eta ahal duzuen guztia dantzatu!

Jaurlaritza Logoa