Zuzenean
AEBetako euskal komunitateko 34 gaztek uda desberdina, agian euren bizitzako zirraragarriena, pasatzea erabaki dute. Izan ere, Ateak Ireki elkarteak Amerikako Estatu Batuetako gazteei harrera egingo die Goierriko familietan, euskal hizkuntza, kultura eta ohiturak gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.
«Denon artean oso azkar sortu da laguntasuna», aipatu du Bigarren Kafean Amaia Azpeitia 16 urteko gazteak. Izan ere, berak eskolan izan zuen ekimen honen berri eta berehala jo zuen gurasoengana parte hartzeko baimen eske. «Bera ere Amaia deitzen da, hemeretzi urte ditu eta jada koadrilarekin planak egitera eraman dut» azaldu du pozik gipuzkoarrak.
Euskal Herrian hainbat jarduera egingo dituzte egun hauetan zehar. «Euskara ikastera datoz baina ez hori soilik. Atzo Seguran izan ginen, gaur eta bihar EHUrekin elkarlanean dantza ikastaroa izango dugu. Herri kirolak, euskal abestien jaialdia, Ordiziako azoka…». Ziur egun ederrak pasako dituztela gurean.