Zuzenean
Atxondo, Azpeitia, Bergara, Iturmendi, Lekeitio eta Lesaka dira Udalbiltzara batu diren azken sei herriak. Pasa den ekainaren 7ko ez ohiko Kontseilu Nagusian bat egin zuten partzuergoarekin herriok. Urtarrileko Kontseilu nagusian batu ziren beste zazpiak kontuan harturik, 13 dira 2024an Udalbiltzako proiektura batu diren udalerriak. Guztira, 82 dira une honetan kide. Hazten eta sendotzen ari den egitasmoa denaren seinale, Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakariak NAIZ irratiari azaldutako moduan.
Leire Goenaga Azpeitiko eta Eneko Fernandez Lesakako zinegotziek bat egin dute Udalbiltzarekin bat egitearen ekarpenen inguruan. Aldi berean, biek azaldu dute aurrez lankidetzan aritu direla partzuergoarekin eta beraz, urrats naturala izan da kide izateko urratsa ematea.