Zuzenean

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria
Elkarrizketa
HARITZA CAMBLONG
BESKOITZEKO HATS BERRIKO HAUTAGAIA

Ikastolaren etorkizuna jokoan, besteak beste, Beskoitzeko hauteskundetan

Besteak beste, ikastolari jarritako oztopoengatik dimisioa eman zuen alkatearen ordezkoa aukeratzeko bigarren itzulia dute igande honetan Beskoitzen. Lehen itzulian aurkeztu zen Haritza Camblong ez da bigarrenean aurkeztuko, baina ikastolaren aterabidea ematen duen hautagaia babestea lehenesten du.

Audio_placeholder

Ikastolaren etorkizuna jokoan, besteak beste, Beskoitzeko hauteskundetan

Loading player...
De gauche à droite, les trois têtes de liste pour ces prochaines élections municipales, Haritza Camblong, Fabienne Etchegaray et Pascal Jocou.
De gauche à droite, les trois têtes de liste pour ces prochaines élections municipales, Haritza Camblong, Fabienne Etchegaray et Pascal Jocou. (Patxi BELTZAIZ)

Auzapeza hautatzeko hauteskundeen lehen itzulia egin dute igande honetan Beskoitzen. Hiru hautagai ziren kargurako lehian, Haritza Camblong, Fabienne Etchegaray, dimisioa eman eta ikastolaren kontra zen alkatearen taldekoa, eta Pascal Jocou. Bada, azken biak izango dira aginte makila eskuratzeko aurrez aurre izango direnak, heldu den igandeko bigarren itzulian. Haritza Camblongek horretarako arrazoiak aletu dizkigu, ez baita aurkeztuko.

Kazeta.eus-ek berri eman duenez, botoa emateko eskubidea zuten 2.275 herritarretatik 1.578k eman dute, hau da, %69,3k. Pascal Jocouk 575 boto jaso ditu eta Fabienne Etchegarayk 539, beraz biak pasako dira bigarren itzulira. Haritza Camblongek, berriz, 429 boz eskuratu ditu. 

Jaurlaritza Logoa