Zuzenean

‘Zauriekin‘, Haizkan talde urdiaindarraren lehen disko luzea

Haitz Goikoetxea, Gaizka Lanas eta Euken perez dira Haizkan taldea osatzen dutenak. Rockaren bueltan dabiltza eta ‘Zauriekin’ da beren lehen lan luzea. Asteburu honetan, larunbatean, ekainak 15, Azpeitian, Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako festaren parte izango dira. 

Audio_placeholder

‘Zauriekin‘, Haizkan talde urdiaindarraren lehen disko luzea

Loading player...
Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako jaian izango dira Azpeitian ekainaren 15ean Haizkan taldekoak.
Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako jaian izango dira Azpeitian ekainaren 15ean Haizkan taldekoak. (BEGI BAT ZABALIK)

Bederatzi kantuz osatutako diskoa kaleratu du Haizkan taldeak. Urdiaingoak dira, nafarrak, eta gazteak. Rock indartsua sortu dute diskorako, denetariko rock estiloak jorratuz. Olrait estudioak egindako diseinuarekin ondu dute ‘Zauriak’ diskoa eta zuzenekoetan ere badabiltza. Datorrena, Azpeitian, ekainaren 15ean, larunbatarekin. Orkatz Kultur Elkartea 30 urte betetzen dituela ospatzen dabil eta egun osoko festari ginga jarriko diote Kaxkatu taldekoekin batera.

Gazteak direla aipatu dugu Haizkan taldekoak, eta bitxia egin zaigu ‘Iraganaren esklabu’ kantuarekin hastea diskoa. Tempo lasaia duen abestia eta melodikotasuna nagusi dena. Sistemari kritika egiten diote ‘Zenbakiak’ abestian, sistemarentzat zenbaki hutsak garela salatzen baitute bertan. Kantua entzutean Kuraia bezalako taldeak etortzen dira burura, abesti dinamikoa da. 

Nu metalera gerturatzen gaituzte ‘Ekaitza’ abestiarekin. Hasieran inguru horretara bidaiatzen badugu ere, gero, rock klasikoago batetara eramaten gaituzte baxuak presentzia berezia hartzen duen abesti honetan. Boterearen kontra ari dira berriz ere kantu honetan.

«Ez gara lurperatuak izateko jaio» diote ‘Lurperatuak’ kantuan. Autotunea erabiltzera animatu dira kantu honetan, soinuekin jolasean ibili dira, eta hori sarrerako gitarraren soinuan ere nabaritzen da. Nafarrak izanik, Berri Txarrak taldearen eragina ere ukaezina dela esan dezakegu, ‘Alderik alde’ bide horretatik doala iruditu zaigu behintzat. Gerrak kritikatuz, bizi garen munduari egiten diete kritika zorrotza.

Stonerrera eramaten gaituzten ‘Agian’ kantuan. Gitarra astunagoak, ahots filtratuak, errepikaren eta estrofaren arteko aldaketak… Interesgarria sortu duten jolasa. Eta astunak diren doinuetatik abiadura handiko abesti batetara igarotzen gara diskoan, zikintasuna eta iluntasuna maite dutela nabari da. ‘Arrazoi ta bihotz’ abestiak hori guztia baitu, baita gure barruan sortzen den talka klasiko baten inguruko gogoeta ere.

Barneko zauriak konpontzeko kanporatzeko beharraz hitz egiten digute ‘Zauriekin dantzan’ abestian eta, bukatzeko, rap-metal mundura egiten dute salto, joan den lagun bati eskainitako ‘Hegan’ kantuarekin.

Zuzenekoak martxan

Apirilean eta maiatzean lau kontzertu eman eta gero, esan dugun moduan aste honetan Azpeitian izango dira Haizkan taldekoak. Dena dela, uztailaren 3an, Urdiainen, herrian, emango duten kontzertua berezia izango del haientzat kontatu ziguten MusikHaria saioan izan zirenean. Lehen urrats hau zuzenean ikusteko modukoa izango da, ziur.

Jaurlaritza Logoa