Zuzenean

Peli Lekuona
Elkarrizketa
Juan Karlos Izagirre
Donostiako EH Bilduko bozeramailea

«Diskurtsoa moldatu du Donostiako udal gobernuak, baina egiteko moduak ez dira aldatu»

Udal hauteskundeen emaitzak ikusita, norabide aldaketa bat espero zuen EH Bilduk Donostiako Udalaren jardunean. Eneko Goia alkatearen hitzak haizeak eraman ditu. Herritarren beharrak baztertu eta interes pribatuen neurriko hiri eredua bultzatzen jarraitzen dela kritikatu du Juan Karlos Izagirrek.

Audio_placeholder

«Diskurtsoa moldatu du Donostiako udal gobernuak, baina egiteko moduak ez dira aldatu»

Loading player...
Herritarren aldaketa beharra eta eskaera agerikoa dela dio Izagirrek.
Herritarren aldaketa beharra eta eskaera agerikoa dela dio Izagirrek. (NAIZ)

Urtebeteko ibilbidea egin du udal gobernu berriak Donostian. Baina gauza gutxi aldatu direla uste du oposizioko buru Juan Karlos Izagirrek. Norabide aldaketarik ez dagoela-eta, «etsipen puntu bat» ere baduela aitortu du EH Bilduko udal taldeko bozeramaileak. Harrituta ere badago; legegintzaldia hasi berritan norabide aldaketa bat beharrezkoa zela aitortu baitzion Eneko Goia alkateak. «Azaleko zenbait aldaketa» izan badira ere, gobernuan «interes pribatuen mesederako hiri eredua» elikatzen jarraitzen duela deritzo.

Turismoa, etxebizitza eta mugikortasuna dira talde subiranistarentzat kezka-iturri nagusiak. Eremu horietan hartu diren neurriak «eskasak izan dira eta berandu iritsi dira». Herritarrak entzunez eta herritarrekin batera ekinez jardun nahi du EH Bilduk, marearen kontra.

 

Jaurlaritza Logoa