Zuzenean

Garazi Castaño
Elkarrizketa
Hodei Aranguren eta Ibon Meñika
Yala Nafarroa eta Gernika-Palestina plataformako kideak

«Ezin gara genozidioaren konplize izan, Europak aktiboki jokatu behar du»

Europari mezu zuzena bidali zuten larunbatean Iruñetik eta Bilbotik Gazako genozidioan konplize izan ez dadin, Europar Batasuneko Legebiltzarreko hauteskundeen atarian. 'Telebisatutako genozidio baten aurrean' Euskal Herria eta Palestinaren artean zubiak eraikitzearen beharra aldarrikatu dute.

Audio_placeholder

«Ezin gara genozidioaren konplize izan, Europak aktiboki jokatu behar du»

Loading player...
Iruñeko manifestazioaren amaiera, Antoniuttin.
Iruñeko manifestazioaren amaiera, Antoniuttin. (Jagoba Manterola | FOKU)

Ekimenen biharamunean mintzatu da NAIZ irratia Hodei Aranguren Yala Nafarroa eta Ibon Meñika Gernika-Palestina herri plataformetako kideekin. Larunbateko mobilizazioen balorazio positiboa egin dute biek, Europara mezu argia zabaldu zutela iritzita.

Ekimenak Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuko erasoarekin bat egin zuen. Ausazkoa izan daitekeen koinzidentziak ordea, elkartasun dinamikekin aurrera jarraitzeko beharrean berretsi ditu Aranguren eta Meñika. Komunitate palestinarrarekin batera, genozidioa eteteko lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Jaurlaritza Logoa