Zuzenean
Larunbat honetan eskainitako 29. saioarekin, agur esan digu Xabier Crehuet kantautore ordiziarrak. Ikasturtearen hasieratik gure artean izan da berak gogoko dituen zenbait kantu entzunarazten, berak sortzen duen musikaren erreferentziak non topatzen dituen kontatzen eta baita denborak aurrera egin ahala ezagutzen joan den abesti berriak aurkezten ere. Atzera begira jartzeko tartea ere zenbaitetan hartu izan du Crehuetek, Euskal Herriko zein nazioarteko klasiko ugari entzunarazi izan dizkigularik. Bere azken ‘Beste Bat’ saio honetarako ere, zerrenda zinez bikainagoa osatu nahi izan digu.
Hauek berak aukeratu dituen kantuak:
1. The Way It Goes (Acoustic) - Passenger
2. Resurgiré - Club del Río
3. Wagon Wheel - Live - Old Crow Medicine Show, David Rawlings
4. Remedios - Club del Río
5. Forever Young - Youth Group
6. De una Piedra - Club del Río
7. Hey, Soul Sister (Country Mix) - Train
8. Mistica voraz - Club del Río
9. American Pie - Don McLean
10. El amor valiente - Deluxe
11. Walk Away - Cayson Renshaw
12. Besterik Ez - Gorka Urbizu