Zuzenean
17 urterekin hartu zuen Londreserako bidea Oihana Vesgak dantza garaikideak trebatzeko. Adin horrekin dantzari izan nahi zuen garbi ote zeukan galdetuta, erantzuna argia da: «Argi nuena zen, gutxienez saiatu nahi nuela». Saiatu zen, saiatu da, eta saiatzen da. eta baita erdietsi ere. Apirilaren 28an dedikazioaren saria jaso zuen Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen eskutik. Victoria Eugenia Antzokian izan zen. Zer diren gauzak, huraxe zuen antzoki hartara igotzen zen lehenego aldia.
Dantzari eta koreografo gazteak Londresen eta Bruselan eman ditu bere bizitza profesionaleko lehen urratsak. Hamarkada batez atzerrian ibili ostean baina, pandemia garaian etxera itzuli eta bertan lan egiteko baimena eman zion bere buruari. Ez da bakarrik ari. Bidelagun apartak hartu ohi ditu bere proiektuetarako. Nerea Gurrutxaga kasu. Berekin sortu zuen Mari zaunka kolektiboa. Ihaz estreinatu zuten 'Erreka bazterrean bi gezur' ikuskizunarekin dabiltza batetik bestera. Errealitatea eta fikzioaren, egia eta gezurraren arteko erreinua isladatzen duen obra. Beraienak dira koreografiak, beraiena testuak eta beraienak doinuak ere. Kondaira zaharrak, mitologiako pertsonaiak eta egungo bizimodua harilkatzen dittuen lana da.
Baina ez da Oihana Vesgak esku artean darabilen proiektu bakarra. Paraleloan izan da dantzaria orain arte egindako ibilbidea errepasatuz, eta egiteko duenari buruz hitz egiten.