Zuzenean

Bigarren Kafea

ChatGPT 4o bertsio berria, azkarragoa eta gaitasun hobetuekin

ChatGPT-4o chatbotaren bertsio berria nahiko ondo moldatzen da euskaraz, baina apur bat lausengatzaile da. Hori ikasi dugu Unai Elordi Hidalgorekin, chatbota lanean jarri dugunean. 

Audio_placeholder

ChatGPT 4o bertsio berria, azkarragoa eta gaitasun hobetuekin

Loading player...

OpenAI Adimen Artifizialeko enpresak ChatGPT-4o aurkeztu berri du, bere 'chatbot' ezagunaren doako bertsio berria, azkarragoa eta gaitasun hobetuekin. Aurkezpenean esan zutenaren arabera, bertsio hau emozioak identifikatzeko gai da, eta estilo eta tonu aldaketak egiteko kapaza da. Erabiltzaileen galderen edo kontsulten atzean dagoen estuingurua eta asmoa ulertzeko gaitasuna badu.

Horretaz gain, gai da testu-sarrerak onartzeko, irudiak aztertzeko, erabiltzaileek argazki bat igo eta IAri eska diezaiokete horri buruzko xehetasunak emateko edo denbora errealean hartzen ari den irudi bat deskribatzeko. Gainera, bertsio berri honetan, erabiltzaileek pdf fitxategiak edo testu-dokumentuak gehitu ahal izango dituzte.

Unai Elordi Hidalgo Adimen Artifizialean aditua gurera etorri da eta bi elkarrizketa izan ditugu chatbotarekin. Lehenengoan, Ehunmilak Ultra Trail lasterketarako prestakuntza egiteko gomedioak eskatu dizkiogu, eta bigarrenean ilegalki egiten dituen gauzak aitortzeko eskatu diogu. Ez dugu arraskatarik izan.

 

Jaurlaritza Logoa