Zuzenean 15:00h - 17:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

17:00h - 18:00h

Ad libitum

Lide Hernando

18:00h - 19:00h

MusikHaria 1000

Zuzenean Dabadabatik

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Susi Quiu

Susi Quiu izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua, artista itzela, eta besteak beste, Egiako El Estudio Arte Akademiaren sortzailea, Musika zale amorratua ere bada, eta gurera ekarri nahi izan ditu bere doinu kuttunak. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Susi Quiu

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Susi Quiu artista elkarrizketatu dugu
Susi Quiu artista elkarrizketatu dugu (Susi Quiu)

Lehen kantu kuttun gisa, Mustang taldearen 'San Francisco' aukeratu du Susik, abesti ezagun baten bertsioa. «Ooritzapen izugarriak ekartzen dizkit kantu honek, emotiboak, gurasoekin kotxean nindoanekoa. Niretzako bidaia egiteko abesti ezinbestekoa da».

Bigarren kantu kuttun gisa, Brava-ren 'La cancion de los festis' ekarri nahi izan digu Susik, laguna du eta aukeraketa honetan nabari da gertutasun hori. «Abesti magikoa da, aurten festibal batean zuzenean entzun genuen eta momentu epiko bat izan zen. Gerora ere, kotxean buklean entzun genuen denok, negarrez, eta abesti ederra iruditzen zait».

Hirugarren kantu kuttuna Tom Jones ezagunaren 'The Lonely one' aukeratu du Susik. «Rollo on izugarri ematen dit beti, eguna animatzeko erabiltzen dudan kantua da, gutxienez 2500 aldiz entzun dut, izugarria».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Heart tadearen 'Crazy on you' aukeratu du Susik. «Seguraski askok ezagutuko duten kantua da hau, nire garai heavykoa dela esango nuke, gazteetan tabernetara joaten nintzenean indar izaugarria ematen zidan, ikaragarri polita da, badu niretzat ere epikotasun puntu hori».

Jaurlaritza Logoa