Zuzenean

NAIZ irratia

Martxan da XIII. legegintzaldia Gasteizko Parlamentuan

Goizeko 10:00etan hasi da Gasteizko Legebiltzarreko XIII. legegintzaldiko mahaia osatzeko saioa. Bertatik zuzenean jarraitu du ordezkari politikoen iritsiera Peli Lekuonak. Maider Galardi eta Eguzki Urteaga soziologoek jarri dute lupa analasi mahaian.

Audio_placeholder

Martxan da XIII. legegintzaldia Gasteizko Parlamentuan

Loading player...
Imnaol Pradales eta Iñigo Urkullu jeltzaleak Gasteizko Legebiltzarraren osaketa saioan
Imnaol Pradales eta Iñigo Urkullu jeltzaleak Gasteizko Legebiltzarraren osaketa saioan (Endika Portillo | FOKU)

Laugarren aldiz segidan izango da Bakartxo Tejeria jeltzalea Gasteizko Parlamentuko presidente. aurtengoan baina, berezitasun nabarmen bat izango da Legebiltzarrean: eserleku kopuru bera, 27, izango dituzte EAJk eta EH Bilduk. Inoizko Parlamentu abertzaleena izango da.

Hala baina, aritmetika berriak politikagintzan aldaketarik ekarriko duen ikusteko dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. EAJ-PSE gobernu-formularen eraberritzeak berritik gutxi eta zaharretik asko baitu. Hausnarketa horiei tiraka jardun dira Maider Galardi kazetaria eta Eguzki Urteaga soziologoa. Peli Lekuona NAIZ irratiko kazetaria Legebiltzarretik zuzenean izan da ordezkari politikoen adierazpenak biltzen. Tartean, EH Bilduko Eba Blanco elkarrizketatzeko parada izan du. Subiranistek bera hautatu dute parlamentuko mahaiko presidenteordetzarako, beste behin ere.

Jaurlaritza Logoa