Zuzenean

Naiz Irratia

Hurrengo generazioan galduko delakoan, ez dute etsiko senideak Cuelgamurosetik atera arte

Cuelgamurosen izan da Jesus Aristegi Larrañaga, han dauden milaka gorpuzki atera eta identifikatzeko eskatu duen familietako bat. Osaba etxera ekartzea dute desio, eta lekuan Pako Etxeberria buru egiten ari diren lana ikusteko aukera izan du.

Audio_placeholder

Hurrengo generazioan galduko delakoan, ez dute etsiko senideak Cuelgamurosetik atera arte

Loading player...
Eskubian, Jesus Aristegi Larrañaga eta Ekhiñe Atorragasti, Cuelgamurosen ere senideak dituzten Betikone Aretxabaleta eta Asun Arrietarekin.
Eskubian, Jesus Aristegi Larrañaga eta Ekhiñe Atorragasti, Cuelgamurosen ere senideak dituzten Betikone Aretxabaleta eta Asun Arrietarekin. (Jon URBE | FOKU)

Madrilen, Cuelgamurosen dauden gorpuzkiak ateratzeko lanak martxan daude. Pako Etxeberria buru, euren senideak handik ateratzeko salaketa aurkeztu duten 166 familiarrei egiten ari diren lana ikusteko bisitak antolatzen ari dira. Haietatik 30 eskari baino gehiago egin dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarrek. Guztira, kalkulatzen da, euren nahiaren kontra bertara eraman zituzten 1.231 euskal herritar daudela gutxienez. 3600 pertsona eraman zituzten eta soilik 12 atera dituzte bertatik.

Larrañaga familiakoak aste honetan izan dira Cuelgamurosen, lanak ikusten. Euskal Herrian familia askotan gertatu zen moduan, anaia batzuk gudariekin aritu ziren frontean, eta beste batzuk frankistek hartu eta euren bandoan borrokatzera behartu zituzten. Kasu horixe da Jose Larrañagarena. 18 urterekin Elorrion atzeman eta 1938an hil zuten frontean Tarragonan, Gadesan. 21 urte beranduago handik atera eta Cuelgamurosera eraman zuten. Jesus Aristegi Larrañarekin, euren osaba zenaren gorpuzkinak berreskuratzeko lanean ari den senide batekin izan gara.

 

 

Jaurlaritza Logoa