Zuzenean
«Era digitaleko zenbait sasikomunikabidek ez dute neutraltasuna betetzen»
Maria Gurrutxaga PSOEko diputatuak adierazi du Sanchezena ez dela izan «kapritxo» bat. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilua berritzeaz, esan du Alderdi Popularrak «bost urtez blokeatu» duela. Horrez gain, EAJ-PSE akordioaz adierazi du Lakuako Gobernuak «kutsu sozialago bat» izan behar duela.
«Era digitaleko zenbait sasikomunikabidek ez dute neutraltasuna betetzen»
«Era digitaleko zenbait sasikomunikabidek ez dute ez neutraltasuna ez objektibotasuna betetzen», horixe adierazi du 'lawfare'-az Maria Luisa Gurrutxaga PSOEko diputatuak Madrilen, eta gehitu du Pedro Sanchezena ez zela «kapritxo» bat izan.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilua berritzeaz, PSOEko diputatuak esan du Alderdi Popularrak bost urtez blokeatu duela, eta egoera «onartezina» dela.
Bestalde, berriz, sistema demokratiko batean hedabideek bere lekua bete behar dutela nabarmendu du Gurrutxagak, baina arazoa dela «era digitaleko zenbait sasikomunikabidek rol oso ezezkorra betetzen ari direla, ez dituztelako betetzen komunikabideek berte behar duten lehendabiziko premisa: objektibotasuna eta neutralitatea».
EAJren eta PSEren negoziazioen harira, PSEk ardura gehiago hartuko dituela-eta, Etxebizitza Legea nabarmendu du, «ongizate ereduaren bosgarren zutabea baita».
Europako hauteskundeei begira ere jarri da, eta eskuin muturraren gorakadaz ohartazteaz gain, adierazi du parte hartzea garrantzitsua izango dela.