Zuzenean

NAIZ irratia

SNPren krisiaz eta Eskoziako independentismoaren egoeraz, Aitor Agirrezabalen eskutik

Humza Yousafen dimisioak SNPren krisia agerian jarri du. Azken gertakarien eta Eskoziako mugimendu independentistaren egoeraren inguruan mintzatu zaigu Aitor Agirrezabal NAIZ eta GARAko kazetaria, Iker Bizkarguenagak eta Iñaki Iriondok osatutako analisi mahaian bidelagun.

Audio_placeholder

SNPren krisiaz eta Eskoziako independentismoaren egoeraz, Aitor Agirrezabalen eskutik

Loading player...
Humza Yousafek dimisioa iragarri zuen astelehen honetan.
Humza Yousafek dimisioa iragarri zuen astelehen honetan. (Andrew MILLIGAN | AFP)

Humza Yousaf ministro nagusi independentistaren dimisio osteko zentsura-mozioa gainditu du gobernuak. Ekimena Eskoziako Alderdi Laboristak aurkeztu du eta kontrako 70 boto jaso ditu. Aldekoak 58 izan dira.

Anas Sarwar Eskoziako buruzagi laboristak Gobernu osoaren aurkako mozioari eusteko erabakia defendatu du, baita Yousafek karguari uko egin ostean ere. Humza Yousafek Gobernuaren buru izaten jarraituko du, bere alderdiak ordezkoa izendatu arte. Testuinguruaren berri eman digu Aitor Agirrezabal NAIZ eta GARAko kazetariak.

Jaurlaritza Logoa