

Zuzenean 09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
11:15h - 12:00h
MusikHaria

Headholes taldean elkarrekin zebiltzala bestelako musika motak lantzeko grinetik sortu zuten Adur taldea Xabier Aguado eta Naroa Esturo. Maiatzaren 2arekin kaleratu dute beren estreinako EPa, homonimoa, sei kantuz osatutakoa. ‘Azeri boda’ izan zen estreinako abestia eta, NAIZ Irratian izan duten hizketaldian, ‘Tartalo’ entzuteko aukera izan dugu. «Taldearen esentzia ongi laburbiltzen duen abestia delako aukeratu dugu hau, egiten dugun hori ondo definitzen duelako», esan digute taldekideek.
Soinu estetika oso berezia dute, euskal folklorearen eragina nabarmena delako baina rave-punk estilora eramaten dutelako guztia. «Ez genuen usteko gure ‘kakak’ grabatzen ari ginela diskoa osatuko genuenik. Zikintasuna gustatzen zaigu, soinu zikinak lantzea. Hasiera batean, bestelako ideia bat bagenuen ere, bi izateak elektronikara bideratu gaitu gehiago eta, Bilboko eszena undergroundeko Nize edota Tooth bezalako taldeen eragina badugun arren, Wargasm edota Prodigy bezalako proiektu elektronikoen bidetik ere ibili gara», aipatu digute Adur taldekoek.
Ekainaren 1ean emango dute estreinako kontzertua eta «oso gogotsu» daudela esan digute. Rave mundua eta punk mundua, mundu industrialak, euskal folklorearekin uztartuta entzun nahi dituenak, proiektu fresko hau entzun dezake gaurtik aurrera.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
