Zuzenean

«Bluesa euskaraz egitea guretzat apustu naturala izan da»

Starblues taldeak bere hirugarren lana argitaratu du 'Bizi berri baten gezurra' (Gaztelupeko hotsak). Jon Barreros taldeko abeslari eta gitarra-joalea izan da Paraleloan diskoa aurkezten.

Audio_placeholder

«Bluesa euskaraz egitea guretzat apustu naturala izan da»

Loading player...
Starblues taldeko kideak
Starblues taldeko kideak (Garbiñe Irizar)

Aitarengandik jaso zuen Jon Barrerosek bluesarekiko zaletasuna. Hizkuntza, euskara etxetik etorri ez bazitzaion ere laister  etxekoratu zuen. Bluesa euskaraz egitea hortaz aukera naturala izan da musikari ordiziarrarentzat. Duela 10 urte abiatutako ibilbideak uzta berria eman du 2024an: «Bizi berri baten gezurra' diskoa.

9 abestiz osatutako lana da Starblues taldearen hirugarrena. Bederatzi istorio, bakoitza bakarra. Gehienak Jon Barreros berarenak dira, barrura begira idatzitakoak. Izan ere, hitzak dimentsio berezia hartu dute lan honetan, eta inoiz baino gehiago zaindu dituela esan digu musikariak.

Diskoaren grabaketari dagokionez, aurreko lanean egin bezala Fredi Pelaezen eskutan jarri dute ekoizle lana, elkar ezin hobeto ulertzen baitute, taldearen esentzia mantendu eta aldi berean lanari diztira ateratzen asmatzen du ekoizleak.

Mugimenduak ere izan dira taldekideen artean, egun Jon Barreros (gitarra eta ahotsa), Mikel Atxeaga (baxua), Yon Labayen (tekladuak) eta Unai Lopetegi (bateria eta perkusinoak) dira Starblues.

Diskoa kaleean zuzenkoen gose dira orain, publikoari kantu berriak aurkezteko gogoz. Uda sasoiarekin batera etorriko dira kontzertuak ere.

Jaurlaritza Logoa