Zuzenean

Peli Lekuona
Elkarrizketa
Nekane Artola
Ikastolen Elkarteko lehendakaria

«Lege berriak Euskal Herrian publikotasun eredu berri bat eraikitzeko tresna izan beharko luke»

VII. Biltzarra ospatuko du ekainaren 22an Ikastolen Elkarteak, egungo testuinguruari erantzuteko datorren hamarkadarako norabidea zehaztu asmoz. Egun mehatxu berriak daudela dio Artolak baina aukera berriak ere zabaldu direla azpimarratu du. Besteak beste, ikuspegi nazionala indartzen saiatuko dira.

Audio_placeholder

«Lege berriak Euskal Herrian publikotasun eredu berri bat eraikitzeko tresna izan beharko luke»

Loading player...
VII. Kongresua ospatuko du Ikastolen Elkarteak ekainaren 22an
VII. Kongresua ospatuko du Ikastolen Elkarteak ekainaren 22an (NAIZ)

2023ko ekainean 12an iragarri zuen Ikastolen Elkarteko zuzendaritzaren lekuko aldaketa. Koldo Tellitu hamalau urtez elkarteko lehendakari izan ostean, Nekane Artolak hartu zion lekukoa. Harekin batera, Erik Etxart eta Unai Mendizabalek hartu zuten lehendakariorde eta idazkari rola, hurrenez hurren. Laster beteko du taldeak urtebeteko ibilbidea, ekainaren 22an ospatuko den VII. Biltzarraren testuinguruan. Balantze ona egin du Artolak eta trantsiziorako eta egokitzapenerako beharrezkoak diren epeak jakitun, talde osoaren elkarlana jarri du balioan eta aitortu, hilabete intentsoak izan direla.

Intentsuak, tartean, VII. Biltzarra begira barne lanetan murgilduak daudelako. Azken batzarra 2009an ospatu zuen ikastolen elkarteak. Hainbat saiakera egin ziren batzarra ospatzeko, baina pandemia testuinguruak asmo guztiak zapuztu zituen. Azkenean, aurten ospatuko da ekainaren 22an, Iruñean. Artolaren esanetan, aldaketa azkarrak bizi diren testuinguru honetan, datozen 8-10 urtetarako ikastolen proiektuaren norabidea zehaztu dute helburu. Izan ere, ikastoak oso tetstuinguru desberdinean sortu zirela azaldu du, baina gaineratu du, egungo testuinguruan maehtxu berriak mahaigaineratu direla, eta horrez gain, aukera berriak ere bai. Azken horiek probestu nahi ditu Ikastolen Elkarteak. Proiektu nazionala izaki, zazpi lurraldeen egoera eta jarduna josteko esfortzu berezia egiten du Ikastolen Elkartean. Aurrera begira, hor jarri nahi dute indarra, besteak beste.

Hizkuntz ereduak, oztopo

Barnera begirako lanez gain, izan dira bestelako elementuak urtea intentso bihurtu dutenak ere. Tartean, EAE Hezkuntza Lege berriaren onarpena. Hezkuntza komunitatearen babesik gabe onartu da, eta arantzetako bat, hizkuntza ereduen mantentzea izan da. Artolak gogora ekarri du Ikastolen Elkartearen iritzia: haren esanetan, hizkuntz ereduek ez dute euskalduntzen eta murgiltze ereduaren aldeko apustua egin beharko litzateke: «Bidea egin behar da euskara gutxien dutenei gehiago ematen, baliabide gehiago eskainiz eta hizkuntz proiektuak erdigunean jarriz. Baina bide hori egiteko, hizkuntza ereduak oztopo dira».

Legeak aurreikusten du ikastetxe bakoitzak bere hizkuntz proiektu propioa izatea eta oinarrizko helburua B2ko mailaren eskuratzea izango dela. Helburua ontzat eman du Ikastolen Elkarteak, baina zehaztasunak falta direla uste dute. Horrekin batera, kanpoko ebaluazioaren beharra azpimarratu du. Eta adibide bat ere jarri du. Berriki Ipar Euskal Herriko ikastolek UEUrekin hitzarmen bat sinatu baitute kolegioa amaitzerakoan ikasleen euskara maila zein den ezagutzeko prozedura martxan jartzeko «Neurtu, ikusi, ebaluatu eta eskuartzeak egin behar ditugu; diagnostikoak hala eskatzen zigun».

Publifikazio-ereduak eta eztabaida beharra

Hezkuntza sistema kontzeptua bera zehaztua gelditu da Hezkuntza Legean. Eskola guztiak kontzeptu horren pean bilduz eta haien artean parekatuz. Printzipioekin ados daudela dio Artolak, baina betebeharrak zehaztea falta dela uste dute. Gogora ekarri du une honetan sailkapen horren pean ikastetxe asko daudela, baina zalantza egin du ea denek partekatzen dituzten printzipio horiek. «Ikastolek bai», dio. Eta gaineratu bide bat egitearen beharra dagoena printzipio horiek betearazteko. Lege berriak ekarriko dituen dekretuak halabeharrez mugatzaileak izango direla dio, baina horrez gain, ikastetxeentzako aukerak sortzeko balio beharko luketela ere iritzi du, «beti ere, printzipio horiek betetzen badituzte».

Publifikazio osoaren proposamenez galdetuta, Artolak publikotasun-ereduaren inguruko eztabaida sakona emateko beharra azpimarratu du. Euskal Herrian bestelako ereduak badaudela azaldu du eta elkartearen iritziz euskal gizarteak publikotasun-eredu propoio bateranzko bidea egin beharko luke. EAEko lege berriak eredu propio eta burujabe bat eraikitzeko tresna izan beharko lukeela deritzo.

Jaurlaritza Logoa