Zuzenean

Etxepareren hitzak doinuz bost mende beranduago

Ibon RG-k bere azken lana 'Iaquin vahu' disko- liburua aurkeztuko du apirilaren 27an, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Aurrez, Paraleloan saioan izan da Bernat Etxepareren obra oinarri hartuta osatu duen lana aurkezten.

Audio_placeholder

Etxepareren hitzak doinuz bost mende beranduago

Loading player...
'Iaquin vanu' disko-liburuaren azala
'Iaquin vanu' disko-liburuaren azala (Ibon RG)

Bost mende beranduago Bernat Etxeparek luzatu mandatuari segida eman dio Ibon RG musikariak: idazleak 'Linguae vasconum primitiae' liburuan azpimarratzen du, besteak beste «placer harceco» eta baskoek ere «bercec beçala»,materia izan zezaten euren hizkuntzan «solaz egiteko», «denbora igaraiteco» bai eta «cantatzeco» ere argitaratzen zuela liburua. Etxepareren hitzak doinuratuta, baskoek badugu zertaz goza.

Itxaro Bordaren hitzaurrea darama, obra originalaren tipografia beraz (Jon Martinen lana) argitaratutako liburuak. Izan ere, Bordaren eskutik jaso zuen lehendabizikoz Ibon RG-k Etxepareren obra pentagremetara eramateko gonbita. 2021ean Bilbo Zaharra euskaltegiak Etxepareren liburua hautatu zuen klasikoen irakurketa jarraiturako. Etxepareri buruzko hitzaldi bat eskatu zioten Bordari, eta hark musikari bizkaitarrenganajo zuen musikaz lagundu zezan. 8 bat pieza musikatu zituen orduan, orain berriz liburu osoa kantatu du diskoan jasotzeko.

A capella abesteko pentsatutako abestiak dira, eta hitzak eta ahotsak berebiziko garrantzia dute, nahiz eta ondo lagunduta datorren. Enrike Hurtado, Garazi Navas, Miguel A. Garcia, Verde Prato, Maite Arroitajauregi Mursego, Matias Riquelme, Fernando Ulzion, Susana RG, Ane Arana eta Paralux izan ditu musikari lagun. Zuzenekoetan baina, bakarrik aritzekoa da, nahiz eta Garazi Navas akordeoi-jolearekin ere emanaldi batzuk ere emango dituen.

Lehenengoa asteburu honetan bertan, apirilaren 27an, Iruñeko Kondestablearen jauregian.

Jaurlaritza Logoa