Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Disko hau bada Iñaki Irazuri aitortza bat»

Hiru hamarkada igaro dira Jabier Muguruzak Iñaki Irazuren poesia bat lehenengoz musikatu zuenetik. Ondotik etorri dira beste 31. Elkarlan oparo honi aitortza bat egin dio Muguruzak 'Lagun batek esan dit' diskoarekin.

Audio_placeholder

«Disko hau bada Iñaki Irazuri aitortza bat»

Loading player...
Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza ‘Lagun batek esan dit’ diskoaren aurkezpenean.
Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza ‘Lagun batek esan dit’ diskoaren aurkezpenean. (Jon Urbe | FOKU)

 Iñaki Irazuren begiradak harrapatu zuen Jabier Muguruza honen poemak irakurtzean. «Iñaki ezagutzen duenak badaki oso tipo berezia dela, eta horrek idazterakoan ere badu bere islada». Gauzak kontatzeko duen modu horrekin erabat identifikatuta sentitu da Jabier Muguruza, eta elkarlan oparoa eman du idazle ta musikariaren arteko uztarketak: hiru hamarkadetan 32 abesti.

Ez da ohikoa musikari batek idazle baten horrenbeste poema musikatzea, beraz bada zerbaiten seinale. Aitortza bat egin nahi izan dio lagunari Jabier Muguruzak, eta horretarako 32 abesti horietatik galbaetik iragazi eta 11 aukeratu ditu. Eta ez hori bakarrik, 11 abesti horiek berrikusteko amestetako banda osatu du:Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa eta Hammond organoa), Jean Marie Ekai (gitarra elektriko eta akustikoak), Fernando Neira (baxu elektrikoa) eta Karlos Aranzegi (bateria). Bi aparteko kolaborazio ere izan ditu: kantu batean Maite Larburuk parte hartu du, eta beste hirutan berriz Mireia Otzerinjauregik.

Ametsetako banda honekin izango da hain zuzen ere 'Lagun batek esan dit' diskoa zuzenean defendatzen  Donostiako Imanol Larzabal Aretoan maiatzaren 3an.

Jaurlaritza Logoa