Zuzenean

Bigarren Kafea

«Txokea izan da konturatzea ez direla soilik umeak pertsona eta pertsonaia nahasten dituztenak»

Telesailetan, antzokietan, bikoizketa lanetan... proiektu ugaritan ikusi dugu Lorea Intxausti Oregi donostiarra. Bere ibilbidea errepasatu dugu Bigarren Kafean, eta hastapenak, pertsonaiak eta ospea izan ditugu hizpide. 

Audio_placeholder

«Txokea izan da konturatzea ez direla soilik umeak pertsona eta pertsonaia nahasten dituztenak»

Loading player...

Lorea Intxaustik txiki-txikitatik izan du artea aldamenean: euskal dantzan hasi zen oso txikia zenean, akordeoia jotzen zuen, irakurtzea asko gustatu izan zaio beti eta antzerkia 14 urterekin ezagutu zuen. «Niri antzerkiak dena eman zidan, bizitza. Baditut txikia nintzenean kanpinean gurasoei egindako antzerkitxoak, baina ondo ondo 14 urterekin hasi nuen. Eskolan bullyinga jasan nuen eta antzerkia agertu zen nire bizitzan une horretan, ederra izan zen».

Urte gogorrak bizitzen ari zen eskolan eta antzerkiak eta bertan ezagututako lagunek asko lagundu zioten. 14 urterekin izeba batek Intxaurrondoko Gaztetxo taldean casting- bat egiten ari zirela komentatu zion, eta hartu egin zuten. Orduko ilusioa gogoan du eta bertan hasi zen bere pasio bihurtu da, baita gaur egun ogibide ere. 

Go!azen telesailaren bost denboralditan June izan da, «Junek asko eman dit; umeen maitasuna eman dit, lagun eta lankide asko, eta agian pailazo izateko aukera ere». Askok hor ezagutu dugu, baina bere ibilbidea ez da telesail honetara bakarrik mugatzen: Vaya Semanitan ikusi ahal izan dugu, Eneflix 2.0.n eta orain gutxi Movistar-ek ekoitzi duen Muertos S.L.n ere badabil. «Madrilen asko ikasi dut Muertos SL egiten. Kideengatik eta esperientziagatik asko ikasteko prozesua izan da. Hasieran zaila egiten zitzaidan txiki ez sentitzea, erronka polita izan da, eta pixkanaka segurtasuna eraikitzen joan naiz» esan digu. 

Antzerkian ere aritu izan da Gaztetxo antzerki taldearekin 2015ean hasi zenetik. Talde honekin beste 8 musikaletan aritu da; Matilda, High school musical, Annie, Fame, etab. Gorka Minguez-ek zuzendutako Fake Tranpantojon ere ikusi ahal izan genuen, eta orain guti estreinatu zuten Bihar arte soilik lanarekin biran dabil. 

Bere ibilbideaz aritu gara Bigarren Kafean. 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa