Zuzenean
Ez dira berriz Gasteizko Legebiltzarrean izango Iñigo Martinez Zaton (Ezker Anitza) eta Jasone Agirre (EH Bildu), «eraikina ez», baina «jendea agian bai», faltan somatuko dituztela diote.
Kanpainan buru belarri ari dira, hala ere, biak. Diasporaren boto aktibazioan ari da EH Bildukoa, kanpaina batek «atzean duen lan dena» egiten Ezker Anitzakoa.
Euren agurra aitzakia izan da Legebiltzarraren ibilmoldeaz hausnartzeko. Biek egin dute bat hau eguneratzeko beharrean, «denbora eta tramite gehiegi» eskatzen dituela diote eta «publikoan egitera inor ausartzen ez den gai bat» ere ekarri dute, egungo eraikina «txiki geratu» omen delako.
Agirre EiTBko bere lanpostura itzuliko da, Martinezek politikan jarraituko du lanean, Ezker Anitza-IU-ko EAEko koordinatzaile gisa.