Zuzenean

Hegoi Belategi

«Guk nahi duguna da egia jakitea eta bakoitzak ardurak asumitzea»

Jon Anza azkenezkoz ikusi zutenetik 15 urte pasata, «begirada guztiak» estatuek publikoki adierazten ez duten horretan daudela dio Jon Anza Gogoan taldeko Jokin Etxebarriak.

Audio_placeholder

«Guk nahi duguna da egia jakitea eta bakoitzak ardurak asumitzea»

Loading player...
Desagertu zeneko 15.urteurrenean, Urruñan deitu dute prentsaurrekoa.
Desagertu zeneko 15.urteurrenean, Urruñan deitu dute prentsaurrekoa. (Patxi Beltzaiz | Mediabask)

2024ko apirilaren 18 honetan 15 urte bete dira, Jon Anza euskal militantea azkenekoz bizirik ikusi zutenetik haren senideek. Baionan trenera igotzen ikusi zuen Anzaren bikotekideak. Baina ez zen inoiz agertu ETA erakundearekin Okzitaniako Tolosan zuen hitzordura. Urtebete baino gehiago igarota, hilotza Okzitaniako hiri horretako gorputegian agertu zen, aurretik ere bertara jo zuten arren Anzaren gertukoek.

Ostegun honetan, urtero bezala, Anza gogoan izan dute senide eta lagunek Urruñan; goizean salaketarako prentsaurrekoa deitu dute eta arratsalderako utzi dute hilerrian egin beharreko bilkura. «Guk nahi duguna da egia jakitea eta bakoitzak ardurak asumitzea», azaldu du Naiz Irratian, prentsaurreko hartan izan den Jokin Etxebarriak, «hori eskubide bat da edozein gatazkan», gaineratu du.

Jon Anza Gogoan taldeko kidearen esanetan, «memoriako eguna» dute apirilaren 18a, baina baita, «egia eta erreparazioa eskatzeko» ere. Duela 15 urte bezala, gaur egun oraindik ere, «begirada guztiak» Espainiar eta Frantziar Estatuen gainean, daudenean, garai bateko zalantza gehienek erantzun gabe jarraitzen dutela nabarmendu du Jokin Etxebarriak, «badakigu zerbait badakitela eta espero dezagun egunen batean argituko dutela Jon Anzarekin gertatutakoa, baina baita beste desagertuen inguruan ere».

Jaurlaritza Logoa