Zuzenean
Lehen kantu kuttun gisa Air bikote frantziarraren, 'La femme d'argent' ekarri nahi izan du Enekok. «Asko markatu nauen kantu bat da; aurten BBK Live festibalean arituko dira beraien Moon Safari diskotzarraren 20. urteurrena ospatzeko, eta hona ekarri nahi nuen».
Bigarren kantu kuttun gisa, Radiohead-en 'Weird Fishes/Arpeggi' ekarri nahi izan digu Enekok. «Nire talde kuttunetakoa da, eta 2007ko kanta liluragarri bat da hau, gehienbat bidaiatzeko eta erlaxatzeko erabiltzen dudan kantu bat, izugarri maite dudana».
Hirugarren kantu kuttun gisa, Daft Punk bikote frantziarraren 'Lose yourself to dance' ekarri nahi izan digu Enekok. «Kantu honen produkzioak liluratu egiten nau, eta Pharrell Williamsen ahotsak izugarrizko ekarpena egiten dio abestiari, groove eder bat sortuz».
Laugarren eta azken kantu kuttun gisa, Dona Summer-en 'I feel love' ekarri nahi izan digu Enekok. «70. hamarkadara bidaiatu nahi nuen, liluragarria da abesti hau, gomendioak animoso eta dantzatzeko gogoarekin amaitzeko aproposa oso».