Zuzenean

NAIZ irratia

Diskordia Mendizabal etorkizuneko DJa Xatoken Mouran

Zuen herriko jaxetan argi ibili Mari Pili, ze akaso Diskordia Mendizabal etorkizuneko DJ mutrikuarra izango da martxa jartzen bertan. Primizian bere remix bat ere erakutsi digu saioaren amaieran.

Audio_placeholder

Diskordia Mendizabal etorkizuneko DJa Xatoken Mouran

Loading player...
Xatoken Moura - Ion eta Jox
Xatoken Moura - Ion eta Jox (NAIZ irratia)

Xelebreak pilatzen jarraitzen dugu Xatoken Mouran, mundua xelebrez betea baita noski. Hau, ordea, Mutrikutik etorri zaigu, Oier “Diskordia” Mendizabal, dj lanetan aritua, baina motor munduaren zalea ere bada, Jox jauna bezala. Inolakozentzurikezduen testa ere gainditu du honek, eta erantzun bikainak utzi dizkigu. Primizian ere berak eginiko remix zalapartari bat ekarri digu, saioa amaitzeko gure gonbidatuei eskatzen diegun eguneko temazua!

Gainontzean, sketxa benetan zoragarria dator oraingoan, nahiz eta bertako pasartea ez den akaso askok guri gertatzea nahiko genukeena. Milagros eta Xantina ditugu protagonista, herriko plazan kuxkuxean aritzen diren bi señora.

Fikziozko gonbidatua ere benetan berezia, zuen otorduetan askotan topatuko duzuen jakien erregea. Malko tipulen erregea izan dugu Xatoken Mourako Xaxamixa saioan, eta Jox gaixoak nahikoa lan izan ditu Kleenex pakete guztiak agortuta.

Euskal mezu sekretuak ere itzelak, betiko legez, Afrika eta Finlandia inguruan topatu ditugu oraingoan, ikaragarria ze istorio kontatzen dituzten bertan. Eta bertsokizunetan ere bikain aritu zaizkigu Jox eta Diskordia.

Zeren zain zaude, jarri Xatoken, hartu atseden eta beste guztiari ke le den!

 

Jaurlaritza Logoa