Zuzenean

Hegoi Belategi

Atzerriko potentzien eta etxeko ustelen menpe, askatasunik ez haitiarrentzat

Haitik bizi duen azken indarkeriaren gorakada, beste bat baino ez da zerrenda luze batean, eta herritar xehea beti bezala, kaltetu nagusia. Ezin izan du pandemiaz geroztik itzuli, baina Jon Padilla billabonatarra da ziur asko, Haiti hobekien ezagutzen duen euskal herritarretako bat.

Audio_placeholder

Atzerriko potentzien eta etxeko ustelen menpe, askatasunik ez haitiarrentzat

Loading player...
Port-au-Prince hiriburua gatazka betean dira gobernua eta talde armatuak.
Port-au-Prince hiriburua gatazka betean dira gobernua eta talde armatuak. (CLARENS SIFFROY | AFP)

Haiti bereziki ezaguna da bere independentzia prozesuarengatik. Esklaboen altxamendu batetik lortu zuten askatasuna, frantziarrak Hispaniola uhartearen mendebaldetik kanporatuz. Baina benetan al da askea Haiti? 200 urte abino gehiagoko historian, gobernuburu autoritarioak, atzerriko potentzien esku hartze militar eta ekonomikoak, indarkeria eta pobrezia ohikoak izan dira. Port-au-Prince hiriburuan berriki izandako azken liskarren jatorria, baldintzatutako independentzia horretan topa daiteke nolabait.

Frantziak inposatutako zorra lehenik (ostera mailegu gehiagoren bidez birfinantzatu zena) eta potentzia guztien blokeo politikoa jarraian Haiti beti menpeko izatera eraman du, moduan idenpendentean garatzeko aukerarik gabe. «Atzerriko boikotak eta herrialdeak eduki dituen politikariek Haiti eraman dute dagoen unera», azaldu du Jon Padillak.

Jon Padilla Villabonakoa da, musika ikasketak egin zituen eta 2013tik 2019ra urtero Haitira egin zuen, hain zuzen, bertako gazteei musika klaseak emateko, GKE baten programaren baitan. Pandemiaz geroztik ezin izan du itzuli indarkeriak gora egitearen ondorioz (batez ere 2021ean Jovenel Moise presidente hautatua hil zutenetik). Hala ere, herrialdeko errealitatea ongi ezagutzen du eta argi du Haitik bizi dituen pobrezia eta indarkeriak zerikusia dutela garaiko esklaboek emantzipaziorako hartu zuten konpromisoarekin. Padillaren arabera, mendebaldeko potentziek  «herrialdea suntsitu nahian aritu dira azken 200 urteetan», ekonomikoki, sozialki eta kulturalki.

Haitiz harro

Haiti Karibeko, Amerikako eta Ipar Hemisferioko estaturik pobreena da, eta gatazkak etengabe kateatzen dituela ere esan liteke. Hau guztia salatu behar da, hori bai, herrialdeko klase politikoa eta herritarrak ezberdinduz. Izan ere, «beraiek garbi daukate oso harro daudela haitiarrak izateaz». Egoera zaila izan arren, haitiarrek euren egunerokoa duintasunez eta ahalik eta alaien bizi dutelako. Herrialdeak duen panorama musikal aberatsa edota inauteriak dira horren eredu.

Jaurlaritza Logoa