Zuzenean

«Harrera Sareak egiten duen akonpainamendua zergatik ez dago erakundeen esku?»

Polizia espainiarrak Irungo Harrera Sareko hainbat kide identifikatu ditu. Taldeak «jazarpena eta solidaritatearen kriminalizazioa» salatu du, poliziak «aurki» albisteak izango zituztela iragarri zien eta. «Zentzugabekotzat» jo dute poliziaren jarrera.

Audio_placeholder

«Harrera Sareak egiten duen akonpainamendua zergatik ez dago erakundeen esku?»

Loading player...
Josune Mendigutxia eta Alaine Aranburu Irungo Harrera Sareko kideak
Josune Mendigutxia eta Alaine Aranburu Irungo Harrera Sareko kideak (NAIZ Irratia)

Iragan den martxoak 16an, Irungo Harrera Sarearen, gautxori, gaueko laguntza taldeak zazpi lagun eraman zituen Gurutze Gorriak hirian duen harrera gunera. Bertan, sareko hiru kide identifikatu zituen polizia espainiarrak, «aurki» albisteak izango zituztela iragarriz. Gaur-gaurkoz ez dute berritasunik jaso, baina Josune Mendigutxiak zalantzati jarraitzen du mezuaren esanahiaz.

Taldeko kideek azaldu dutenez Irungo Geltokia eta Gurutze Gorriak duen aterpea «oso urrun» daude. Ondorioz, autoan egiten dute bi puntuen arteko ibilbidea. Ez dute zalantzarik eskainitako laguntza «kriminalizatu» nahi dutela.

Kriminalizazioaren zergatiaz galdetuta, Josune Mendigutxiari «zentzugabea» iruditzen zaio. Alaine Aranbururen ustetan politiken faltak kontrol nahia areagotzen du.

Badago patruila mistorik?

Irungo Harrera Sareko ordezkariek ez dute Estatu frantsesak aldarrikaturiko Guardia Zibil eta Gendarmeen arteko patruila mistorik nabaritu. Egun, zubiko kontrol finko gutxiago egon arren, «ohi bezala», zubia igarota ikusten dituzte kontrolak.

Avenida Zubiaren irekierak ere ez du berritasunik ekarri igaroan doazen migratzaileentzat. Alaine Aranburuk dio, egoerak «berdin» jarraitzen duela.

 

Jaurlaritza Logoa