Zuzenean

Bigarren Kafea

STR: «Musika asko maite duen friki talde bat gara»

STR taldeak '2ON ERRUA' abestia kaleratu zuen duela hilabete.  Sintetizadoreak, pop ukituak, trapa... taldeaz hitz egiteko gurera etorri dira Danae Riaño, Iker Villa eta Xabi Bengoa. 

Audio_placeholder

STR: «Musika asko maite duen friki talde bat gara»

Loading player...

Iker Villa, Xabier Bengoa,, Oihan Moreno, Lander Campos eta Danae Riañok osatzen dute STR taldea. «STR tontakeri batetik sortu zen, beste talde asko bezala; abestitxo bat egin genuen eta gerora batu ziren Xabi eta Lander, eta orain dela urte t’erdi Danaerekin egin genuen topo». Horrela hasi ziren, eta horrela dabiltza, groove eta originaltasun askorekin. 

Danae Riaño izan da taldera batu den azken kidea, baina bere hitzetan «aurkitu nuen talde bat musikalki oso osasuntsua zena eta berehala horren parte egin ninduten». Horrela, lagun-taldeak '2on errua' abestia kaleratu zuen duela hilabete exkax. 

«Gure letrak nahiz eta batzuetan ez diren oso literalak, beti dute transmititu nahi dugun kontzepturen bat» kontatu digute, baina aitortu dute estruktura dela beraientzat garrantzizkoena. «Estrukrutra oso garrantzitsua da guretzat eta estruktura horretan, dinamika; elementu kopuruan askotan pasa egiten gara eta beraz intentsitatea lantzen dugu». 

Entzun STR taldearen elkarrizketa akustikoa Bigarren Kafean. 

 

 

Jaurlaritza Logoa