Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gure buruak ematen digun erantzuna onartzen eta ez epaitzen ikasi behar dugu»

Gure burua ezagutzearen garrantziaz aritu zaigu Donna Apellaniz Nieto terapeuta emozionala Bigarren Kafean. «Gure buruari nola gauden galdetu behar diogu eta gorputzari erantzuten utzi behar diogu. Erantzun hori onartu egin behar dugu eta ez dugu epaitu behar».

Audio_placeholder

«Gure buruak ematen digun erantzuna onartzen eta ez epaitzen ikasi behar dugu»

Loading player...

Nola gauden ikusten dugunean, askotan horrekin ez konektatzen saiatzen gara baina hor dago eta aurre egin behar zaio. «Horri izena jartzea garrantzitsua da horretara hurbiltzen joateko. Barrura begiratzeak ez du esan nahi beti ondo egongo garenik baina gure burua nola dagoen ikustera eta hori kudeatzeko ardurak hartzera behartuko gaitu».

Fokoa barrurantz edo kanporantz jarri dezakegu. «Kanporaka dagoenean, inguruan nola dagoen ikusten du. Barruraka dagoenean, ni nola nagoen ikustarazten dit. Barruraka jartzea askotan ahaztu egiten zaigu. Hor hasten da autoezagutza eta hori oso garrantzitsua da».

Autoezagutza prozesuak ez dute beti modu oso konszienteak izan behar. «Ni ez banago nire burua entzuteko prest, barruan dudana ezin dut jaso. Kanpotik jasotzen dudan samurtasuna ere ezingo dut jaso, ez dut sinestuko. Autoezagutza ez da bakarrik egiten dugun prozesu bat. Izaki sozialak gara eta harremanak behar ditugu».

Entzun Donna Apellaniz Nietorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa