Zuzenean

Bigarren Kafea

Martxoak 11: gezurrak eta hurrengo 88 orduak

Bi hamarkada pasa dira Madrilgo atentatuetatik. Martxoaren 11ko goiz hartan zehar, Gobernuko ordezkari garrantzitsuek, hala nola Angel Acebes Barne ministroak eta Eduardo Zaplana ministro bozeramaileak, adierazpen publikoak egin zituzten ETAren egiletza azpimarratuz. Hurrengo orduak aztertu ditugu.

Audio_placeholder

Martxoak 11: gezurrak eta hurrengo 88 orduak

Loading player...
Protestas reclamando «la verdad» tras los atentados del 11M y en vísperas de las elecciones del 14 de marzo de 2004.
Protestas reclamando «la verdad» tras los atentados del 11M y en vísperas de las elecciones del 14 de marzo de 2004. (ARCHIVO)

20 urte. Desberdina zen duela 20 urteko Euskal Herria. Aldaketenkin hasi zen 2004. urtea; Imazek Arzallus ordezaktu zuen EAJko zuzendaritzan, 23 urteren ostean. Itoiz urez betetzen hasi zuten, protesta artean. Eugenio Etxebeste, Antxon donostiarra etxera itzuli zen 29 urteren ostean. Battita Urruti pastoral errejenta hil zen, zuberoan. ETAK kataluñan ekintza armatuak egiteari utziko ziola iragarri zuen. Bernardo Atxaga eta Garik 'Aitormena' ikukizuna prestatu zuten. Elurrak arazo ugari eragin zituen. Eta bapatean, martxoak 11 iritsi zen. 

Gaur, 20 urte betetzen dira Al Qaedaren Madrilgo atentatutik. 2004ko martxoaren 11n, lau trenetan lehergailuak jarri zituzten, 193 pertsona hil zituzten eta 2.000 zauritu eragin, Espainiaren historiako atentaturik larrienean. 

Atentatu hark dena aldatu zuen. Aldatu ziren biktimen eta haien ingurukoen bizitzak, aldatu ziren garraio publikoetako segurtasun neurriak, eta aldatu zen Espainiako testuinguru politikoa. Martxoak 11k Aznarren gobernua eraitsi zuen. 

Egun hartako gezurrak, politikarien erantzunak eta Angel Berrueta eta Kontxi Sanchizen heriotzak gogoratu ditugu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa