Zuzenean

Gasteizko Martxoak 3ko sarraskiaren urteurrenean, Sabino Cuadrak biharamunean bertara joan zela du gogoan. Abokatu laboralista zen, eta testigantzak, zaurituen informazioa, ihesean joan zirenena... dokumentazioa lantzen egon zen. Handik gutxira gertatu zen Iruñeko sarraskia ere, German Rodriguez hil eta hamarnaka zauritu eragin zituena.
45 urtean lehen aldiz Espainiako Administrazioko arduradun batekin elkartu dira. Dolores Delgado fiskal nagusiarekin izan ziren Madrilen eta honek zirrikitu bat zabaldu dezakeela uste du, estatuan ere frankisten inpunitatearekin amaitzeko. Nolanahi, jakitun da dauden oztopoez, eta baikorrak bai, baina zuhurrak ere badirela esan du.
Argentinara doaz laister Frankismoaren Krimenen Kereilako ordezkariak, 18 bat. Maria Serviniri urrats bat gehiago egiteko eskatuko diote dokumentazio, testigantza eta froga berriekin: Martin Villa ministro frankista inputatu izatetik, prozesatu izatera.


