Zuzenean

Bigarren Kafea

PELAX: «Gauzak kuestionatu behar ditugu, badirudi egun formula bat eta bakarra existitzen dela»

Duela hilabete batzuk argitaratu du Pelax taldeak 'Esan gabe doa' disko berria. Iker Vazquez, Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea eta Unai Pelayok osatzen duten talde donostiarraren azken lana ezagutzeko, Pelayo gonbidatu dugu Bigarren Kafera.

Audio_placeholder

PELAX: «Gauzak kuestionatu behar ditugu, badirudi egun formula bat eta bakarra existitzen dela»

Loading player...

Kirolari zen garaian izandako belauneko lesio batek jarri zion Unai Pelaio egiarrari 2013an bere lehen diskoa egiteko testuingurua. «Sofan geldirik ordu asko eman behako nituela ikusi nuen eta disko batean biltzeko kantuak egiten hasi nintzen». Ordurako denbora zeraman gitarra bidelagun hartuta Pelaiok «belarriz musika ikasita, beste askoren moduan».

Duela hilabete batzuk argitaratu du Pelax taldeak 'Esan gabe doa' disko berria. Iñigo Irazokirekin grabatu dute Berako Atala estudioan. «Orain arte instrumentu guztiak batera grabatu izan ditugu eta oraingoan ahotsak ere zuzenean sartu ditugu. Horrek lan gehiago suposatu du mikrofonia non eta nola jarri zehazterakoan».

Pelax proiektuarekin ibilbide luzea darama Pelaiok. «Bizi osoa daramagu rock&rollaren bueltan eta disko berria, garai bateko taldekideei ere atsegina egingo zitzaiela uste dut». Egite hutsaz haratago, Pelaiok argi du rocka «jarrera kontua» dela. «Diskoak nola egiten dituzun, entseguak, taldea nola kudeatzen duzun, kontzertu bati nola aurre egiten diozun… guztia da jarrera kontua».

Taldeak ematen dionaz ere hitz egin du Pelaiok. «Musika kideekin egitea, haiengandik ikastea eta beste taldeekin esperientziak elkarbanatzea aberasgarria da. Taldekideek zaintza, konfiantza, diziplina eta diziplina eza eta batez ere, zerbaiten parte sentitu ahal izatea eman didate».

Entzun Unai Pelaiorekin Bigarren Kafean izan dugun elkarrizketa akustikoa.

Jaurlaritza Logoa