Zuzenean

Hegoi Belategi

«Eskatzen ari garena bere eskubideak errespetatzea besterik ez da»

Polonian espetxeratu zutenetik bi urtera «gorabeherekin» baina «eusten» ari da oraindik ere Pablo Gonzalez kazetaria. Haren egoeraren inguruko azken berriak ekarri ditu Naiz Irratira Gonzalezen bikotekide Oihana Goirienak.

 

Audio_placeholder

«Eskatzen ari garena bere eskubideak errespetatzea besterik ez da»

Loading player...
Irudian, Oihana Goiriena, Pablo Gonzalez bikotekidearen askatasuna eskatzeo protesta batean.
Irudian, Oihana Goiriena, Pablo Gonzalez bikotekidearen askatasuna eskatzeo protesta batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Ukrainako gerrak eragindako errefuxiatu krisia jarraitzen ari zen Pablo Gonzalez kazetaria, 2022ko otsailaren 27tik 28rako gauean atxilotu zuten unean, errusiar zerbitzu sekretuentzako lan egitearen akusaziopean. Ordutik zortzi aldiz luzatu diote behin behineko espetxealdia, inkomunikatuta izan dute luzaz eta ez zaio bere epaiketari datarik jarri ere. Fidagarriak diren frogak aurkeztu arte, tartean etxe honetako kolaboratzaile denaren kasuan esan daitekeena da, kazetaritza egiten ari zen kazetari bat atxilotu zutela Poloniako agintariek. 

«Eskatzen ari garena bere eskubideak errespetatzea besterik ez da», azaldu du Oihana Goiriena Gonzalezen bikotekide, eta haren babes taldeko aurpegi ezagunenetakoak. Izan ere, gogora ekarri du beste behin ere Naiz Irratian, giza eskubideen zapalkuntza guzti hau EB-ko estatu batean ematen ari dela, Polonian, eta bloke berekoa den Espainiar Estatuak ez duela ezertxo ere egin maila politikoan Gonzalezi babesa emateko.

Tokiko erakundeekin, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako eta EAEko Parlamentuekin ala udalekin bestelakoa da egoera: haiekin etengabeko harremana dute, baina euren eskumenak mugatuak dira arlo horretan. «Erakunde eta hedabide handien isiltasunaren beste aldean gizarte zibilaren eta batez ere gure inguruaren elkartasuna daukagu», dio Gorienak, «eta eskerrak hori daukagun hori gabe ez dakidalako nola egingo genukeen aurrera».

Gora-beherak

Gonzalez osasuntsu mantentzen ahalegintzen den arren, nabarmendu du Goirienak, denborak aurrera egin ahala «gorabeherak» eduki dituela psikologikoki.  Inkomunikazioak, senideekin harremanetan jartzeko ezintasunak edota ezjakintasunak eragina duelako preso dagoen edozein pertsonarekiko.

Jaurlaritza Logoa