Zuzenean

Bigarren Kafea

«Tokiko komunikabideak gara, herri eta auzoetan gaude; hori da gazteengana iristeko estrategia»

Iragan astean egin zen Matx proiektuaren jendaurreko aurkezpena. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak bildu nahi dituen egitasmo bat da eta kirolarekin loturiko edukiak jende gaztearengana helaraztea da helburua.

Audio_placeholder

«Tokiko komunikabideak gara, herri eta auzoetan gaude; hori da gazteengana iristeko estrategia»

Loading player...

TOKIKOMek sustaturiko ekimen bat da eta Joane Korta, TOKIKOMeko proiektu kudeatzailea, Maria Balzategi, MATX proiektuaren marketing eta komunikazio arduraduna eta Aratz Losada, proiektuaren edukien arduraduna gonbidatu ditugu Bigarren Kafera. Losadak zehaztu duenez «prozesu nahiko luzea izan da, behin gure fokua zein zen erabakita, garbi ikusi genuen gure medio tradizionaletatik haratago joan behar genuela, eta hasieratik ikus-entzunezkoen aldeko apostua egin dugu».

Orain aurkeztu duten aplikazio hau garatzeko, aurre lanketa bat egin dute hainbat klubekin. «Bost klub aukeratu genituen eta gure bidelagun izan dira hiru urte hauetan; eskertu digute tresna bakarrean erantzun guztiak topatzeko gaitasuna» Joane Kortak zehaztu digunez. MAria Balzategiren aburuz, «baloratu dute tresna hau bertakoa izatea, geurea, eurei egokituta sortutakoa eta euren beharretara egokituko dena».

Entzun Joane Korta, MAria Balzategi eta Aratz Losadarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa